“Territorio, retos y cooperativismo” liburua argitaratu dute Igor Ortega eta Aitzol Loyola ikertzaileek.

LANKI Kooperatibismoaren Ikertegiak argitaratutako liburuak 109 orri ditu “Aportación de las cooperativas a los retos del tejido productivo vasco” ikerketaren emaitza nagusiak jasotzen ditu.

$titulo.getData()

Igor Ortega eta Aitzol Loyola LANKI Mondragon Unibertsitateko Kooperatibismoaren Ikertegiko partaide eta Territorio, retos y cooperativismo liburuaren egileek dion moduan, “dokumentu honek LANKI, Mondragon Unibertsitateko Kooperatibismoaren Ikertegiak egindako Aportación de las cooperativas a los retos del tejido productivo vasco ikerketaren emaitza nagusiak jasotzen ditu”. 

Lanaren helburuari dagokionez, zera diote ikertzaileek: “gaur egun kooperatibek gure gizarteari egiten dieten ekarpenei buruz ikertzea helburu duen ikerketa-proiektu zabalago baten abiapuntua da”.

  Liburua bost ataletan banatu dute, eta bertan aztertzen dituzte, besteak beste, euskal produkzio sareak globalizazioaren erronkaren aurrean, eta produkzio sarearen erronkei kooperatibek egiten dieten ekarpena.

Iturria: mondragon.edu

 

like0

Viewed 140 times