Leartikerrek GAZTABERRI proiektuaren aurkezpenean parte hartu du.
Irailaren 27an Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politika Sailburuordeak, HAZIko Asier Arrese eta Josu Garaialderekin batera, GAZTABERRI proiektua aurkeztu zuen Eusko Jaurlaritzako egoitzan. Gaztaberri proiektuaren proposamena esneki sektoreko ekoizleei Eusko Labeldun ziurtagiria duten ardi eta behi esnearekin egindako gazta berritzaile gama bat ekoizteko aukera ematea da.
Esnekien sektoreko hainbat eragilek hartu zuten parte aurkezpen honetan, eta esneki ekoizleen iritziz dibertsifikatzeko eta merkatuan era diferentziatu eta konpetitiboan aritzeko aukera ona izan daiteke proiektu hau. Leartikerrek ere hartu du parte proiektu honen definizioan eta identifikatu diren Labeldun esnearekin egindako gazta desberdinen ezaugarri zein ekoizpen prozesuaren zehaztapenak garatzen lagundu du.

Iturria: leartiker.com
Viewed 243 times
