Datorren ekainaren 6an, Mondragon Unibertsitateak, I. Enplegu eta Formazio Azoka ospatuko du.
Azoka hau, Arrasaten, Goi Eskola Politeknikoak Garaia Berrikuntza Gunean duen eraikin berrian izango da 15:00etatik 19:00etara.
Azoka, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohietaz gain, enplegua eta formazioaren inguruan interesa duten pertsona guztientzat irekia izango da.
Azokan 4 gune izango ditugu bisita gai:
ENPRESA eta erakunde GUNEA:Gune honetan egongo diren 20 enpresa eta erakundeen standetan, curriculuma uzteko aukera izango du bisitariak. Bertan aurkituko dituen enpresak dira: ALECOP, ARIZMENDI IKASTOLA, BATZ, CAF, CAJA LABORAL, CIKAUTXO, DANOBAT GROUP, DECATHLON, EITB, FAGOR ARRASATE, FAGOR EDERLAN, FUNDACIÓN NOVIA SALCEDO, HEKIMEN ELKARTEA, IK4, INGETEAM, INGROUP CONSULTORÍA, IRIZAR, LKS-TSI, MONDRAGON UNIBERTSITATEA, OLABIDE IKASTOLA, ORONA, SAN VIATOR IKASTOLA
LAN POLTSA ETA BEKA GUNEA:Gune honetan, Novia Salcedo Fundazioa, MUkide (Mondragon Unibertsitateko Ikasle Ohien Elkartea) eta Mondragon Unibertsitateko Enplegurako Orientazio Zerbitzua aurkituko dituzu.
ELKARRIZKETA GUNEA:Gune hau, Mondragon Unibertsitateko ikasle eta ikasle ohientzat propio prestatutako gunea da. Elkarrizketak egin ahal izateko, aurrez, hitzordua eskatu beharra dago LANBAI 2013 webgunean. Bertan egongo diren enpresa eta erakundeak, lehentxeago aipatutakoak izango dira.
FORMAZIO GUNEA:Ikasten jarraitzeko interesa duten bisitarientzako gunea izango da hau. Unibertsitate masterrak, profesionalentzako formazioa, goi mailako heziketa zikloak... Mondragon Unibertsitatearen eskaintza zabala egongo da eskura.
Azoka honi buruzko informazio gehiago, LANBAI 2013 webgunean lor daiteke.
Iturria: MONDRAGON.edu
Viewed 161 times