Mondragon Lingua eta Ointxek! laguntza hitzarmena sinatu dute

Atzo arratsaldez sinatutako akordioaren ondorioz talde arrasatearreko saskibaloi eskolak Mondragon Lingua Ointxe! Saski Eskola izena eramango du. Gaur egun 8 eta 11 urte arteko 50 umek parte hartzen dute Ointxe!-ren saskibaloi eskolan.

595 (id: 4534016)

Ointxe! saskibaloi taldeak eta Mondragon Linguak datozen bi denboralditarako akordioa sinatu zuten atzo arratsaldez Musakolako kiroldegian. Hitzarmen honen ondorioz datozen bi urtetan Ointxe!-ren saskibaloi eskolak Mondragon Lingua Saski Eskola izena eramango du, eta bertan jarduten duten haurrek hizkuntza eskolako logotipoa eramango dute beren kirol jantzitan. Atzoko bileran Teresa Torres eta Joseba Bartolomek parte hartu zuten MLinguaren partetik, eta Jesus Merino, Jon Basurko eta Raul Kortabarriak Ointxe!-ren ordezkari moduan.

Atzo sinatutakoaren arabera etorkizunean saskibaloia eta inglesa uztartuko lituzken ekimenak, saskibaloi kanpusak edo udalekuak, martxan jartzeko konpromezua hartu dute. Gaur egun, Josu Larreategik zuzentzen du klubeko beste lau entrenatzailerekin batera Ointxe!-ko saskibaloi eskola. Momentuotan 8 eta 11 urte bitarteko 50 umek dihardute Iturripeko eta Musakolako kiroldegitan martxan den eskolan. Datozen bi urtetan Mondragon Linguak emango duen laguntza ekonomikoarekin, Josu Larreategik eskolan lanean jarraitu ahal izango du, eta beharrezkoa den kirol hornikuntza bermatuta geratuko da matrikularen prezioan aldaketarik eragin barik.

 

500 (id: 4586187)

Teresa Torres eta Jon Basurko hitzarmena sinatzen.


Saskibaloi eskolako sponsor berriaren aurkezpenaren ostean, datozen egunetan berriztuko du Ointxe!-k Mondragon Unibertsitatearekin duen hitzarmena. Aurten sinatutako hiru urtetako bigarren zikloa bukatzen da, eta Arrasateko saskibaloi taldeak oso modu positiboan baloratu nahi izan du sei urtetan Mondragon Unibertsitateak saskibaloiaren alde egin duen apostu.

Iturria: MONDRABERRI.com

 

like0

Viewed 183 times