Ehun enpresa-ideia onenen artean ipini dute Eroskiren Oñatiko denda

Actualidad Económica argitalpenak saria eman dio Eroskiri Oñatin CO2 emisio bako dendarengatik. Argitalpen horrek 100 enpresa-ideia onenak saritzen ditu urtero, eta horien artean ipini du Eroskiren zentroa.

Alejandro Martinez Berriotxoak, Eroskiren Erantzukizun Sozialeko zuzendariak jaso zuen saria Madrilen, martitzenean.

Hego Euskal Herriko eta Espainiako enpresen artean iniziatiba berritzaileenak identifikatzen eta saritzen ditu urtero Actualidad Económica aldizkariak. Ideia Sostengarriak izeneko sailean saritu du Eroski aurten, Europako lehenengo denda erabat sostengarria egiteagatik, Oñatin. Zero Emisioak delako zentro horrek CO2 emari gutxiago sortzen ditu, eta sortzen dituenak konpentsatzeko gai da. Horregatik, eraikuntza sostengarriko Espainiako BREEAM zertifikatua jasotzen duen lehenengoa izan da, eta Europako lehena gestio energetikoaren ISO 50001 zertifikatua lortzen.

Iturria: GOIENA.net

 

like0

Viewed 145 times