“Smart Cities” kontzeptuari buruzko Whorkshopak adituak, MUko ikasleak eta MONDRAGONeko enpresak elkartu zituen.
MONDRAGONeko BACek eta Mondragon Unibertsitateko Goi eskola Politeknikoak antolatutako Whorkshop Smart Cities ekimenak adituak, unibertsitateko ikasleak eta MONDRAGON Korporazioan integratutako hainbat kooperatibatako ordezkariak elkartu zituen, joan den otsailaren 28an.
Workshoparen asmoa zen produktu, zerbitzu edo negozio eredu berriak sortzen laguntzea, Smart Cities kontzeptuaren bitartez, teknologiaren eta merkatuaren esparru hauetan: energia berriztagarriak hiri ingurunean; IKTak eraikinen gestio energetikoan / Smart Grid; argiteria adimenduna; hondakinen gestioa eta produktuaren zikloa; emisioen eta kutsaduraren murrizketa; uraren banaketa eta gestioa; eta mugikortasuna, trafikoa eta garraioaren gestioa.
Jardunaldian MGEP-MUko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza masterreko 35 ikaslek parte hartu zuten, Korporaziotik etorritako hogei enpresa inguruekin batera MONDRAGON, eta MONDRAGONeko BACeko taldearekin batera.
Ikasleek Whorkshoparen emaitzak aztertu eta garatuko dituzte, prospektiba proiektuen moduan. Ondoren, enpresei aurkeztuko zaizkie, lankidetza bidez negozio berriak garatzeko oinarri izan baldin badaitezke kontuan har ditzaten. Horrenbestez, ekainetik aurrera, MONDRAGON Korporazioko enpresak Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritza Masterrean gauzatutako prospektiba proiektuez baliatu ahal izango dira.
Viewed 139 times
