Hamar urte kooperatibagintzan adituak formatzen.
Kooperatibagintzan Aditu Tituluaren hamargarren urteurren jaia ospatu zen eguenean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan.
Hamar urte igaro dira Kooperatibagintza Aditu Tituluak lehenengo pausoak eman zituenetik. Hamar urteko ibilbidean asko izan dira dira Lanki kooperatibismoaren ikertegiak antolatutako eskaintza formatiboan parte-hartu duten kooperatibetako pertsonak.
Urte horietan guztietan, kooperatibetan, organo sozialetan zein errektoretza edo bestelako arduratan ari diren pertsona kooperatiboak batu ditu ikastaroak, eta ibilbidea ospatzeko gogoz, ekitaldia egin zen iragan eguenean Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Eskoriatzan.
Kooperatibetako ordezkariak
Mondragon Unibertsitateko eta Lanki ikertegiko ordezkariez gain, ospakizuneran kooperatiba askotako ordezkari eta lagunak ere gerturatu ziren. Ospakizuna helburu izanda, asko izan ziren berriro elkartzeko aukera izan zuen lagunak.
Iturria: TULANKIDE.com
Viewed 142 times