Mondragon Unibertsitateak, Bilbon kokapen berria izango du

Mondragon Unibertsitatea, 2013-3014 ikasturtean, Bilbon hasiko da lanean, Udalarekin lortu duen akordio baten bitartez.

Bilbao Berrikuntza Faktoria jarriko da martxan. Formazio zentro hau, berrikuntzan eta ekintzailetasunean espezializatuta egongo da eta bertan, unibertsitate ikasleek, langabezian dauden pertsonek, enpresa eta erakundeek, gradu eta masterreko ikasketak egiteko aukera izango dute, formazio iraukorreko programak, praktikak, gradu bukaerako proiektuak eta ikerketa eta transferentziako aktibitateak baita ere.

Mondragon Unibertsitateak Bilbon izango duen kokapen hau, gaur egun Bilbao Ekintza dagoen eraikuntzan egongo da.

MU-BBF (Bilbao Berrikuntza Faktoria), berrikuntza eta ekintzailetasunaren fabrika izango da eta hiriko gizarte eta ekonomia garapenerako motore bihurtu nahi du eta aldi berean, arlo honetan, nazioartean erreferente izatera iritsi nahi du.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

Viewed 125 times