Mondragon Unibertsitatea hirugarren Imagine Cup 2013ko Espainiako finalean

Beste bi unibertsitaten kontra lehiatu eta gero hirugarren lekuan sailkatu da Arrasateko taldea. Remotion 3 proiektua Eskola Politeknikoko Sistema Txertatuen Masterreko lau ikaslek diseinatu dute: Aitor Akizu, Ander Gordoa, Unai Alegre eta Josu Lopez.

undu erreala eta birtuala nahasten dituen 'Remotion 3' proiektuarekin lehiatu dira arrasatearrak Granadako eta Murtziako unibertsitateen aurka. Atzo, apirilak 4, izanzen lehiaketako finala eta gaur eguerdian eman dituzte bertako emaitzak. Talde arrasatearrak hirugarren postua eskuratu arren, taldeko Josu Lopez-ek Mondraberriri adierazi dionez "oso pozik" bueltatuko dira arratsalde honetan etxera MUko ikasleak. Lopezek esan digunez, lehiaketan "asko ikasi" dute taldekideek eta esperientzia "oso aberasgarria" izan da beraientzat.


Imagine Cup Microsoftek urtean behin antolatzen duen txapelketa da, eta teknologiaren bitartez gure gizartea hobetzea du helburu. Amestu, eraiki eta bizi leloarekin, talentu gazteei zuzendutako txapelketa da.

XI. edizioko Espainiako finala ESNE unibertsitatean egin da, Madrilen, eta hiru taldek parte hartu dute: Mondragon Unibertsitateak, Murtziako Unibertsitateak eta Granadako Unibertsitateak. Lehiaketa apirilaren 4ean izan da, eta esan bezala gaur jakinarazi dute zein izan den talde irabazlea. Murtziako Unibertsitateak lortu du lehiaketa lehen postuan bukatzea, eta bera izango da uztailaren 8tik 11ra arte San Petersburgon (Errusia) egingo den nazioarteko finalean.

'Remotion 3' proiektua

Remotion 3 proiektua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Sistema Txertatuen Masterreko lau ikaslek diseinatu dute: Aitor Akizu, Ander Gordoa, Unai Alegre eta Josu Lopez. Urruneko gidatzea eta on line lehiaketa erreala bateratzen ditu bideojokoak. Hala, munduko edozein erabiltzailek parte har dezake auto lasterketa erreal batean etxetik irten gabe, eta edozein aginte mota erabilita.

Iturria: MONDRABERRI.com

like0

Viewed 88 times