Gizarte-Berrikuntza, gure kooperatiben eraldaketa-erantzukizuna gauzatzeko baliabidea.

MONDRAGON Korporazioko politika sozioenpresarialak dio gizarte Eraldaketa dela gure korporazioko oinarrizko balio bat.

Tentu inguru honetan zailtasun nagusitako bat gure gizarte berrikuntzako bide eraginkorrak aurkitzea da; aldi berean gure gizartea berriztatzen eta gure kooperatiben Proiektua aberasteko gai izango direnak.

Hori dela-eta, ISEA Koop Elkarteak “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldia antolatu du honako helburu hauekin:

• Gizarte-Berrikuntzari buruzko jarduerei buruz elkartrukatzea bultzatzea.

• Gizarte-Berrikuntzak administrazio publikok, nahiz enpresen zereginean izan dezaken errotzea.

• Enpresa eta Administrazio Publikoaren arteko elkarlana bultzatu gizarte-berrikuntza ekimenak sustatzeko.

Asmo horiek kontuan izanik “Gizarte-Berrikuntzari buruzko ikuspegiak” izeneko jardunaldiak ikuspegi  askotariko eduki hauek proposatuko ditu:

• Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatzen duen “Etorkizuna Eraikiz – GipuzkoaLab” izeneko ekimenak gizarte-berrikuntzaz duen ikuspegia; Diputatu Nagusiaren Kabinetekoa Zuzendaria den Xabier Barandiaren eskutik.

• Gizarte-Berrikuntzaren hastapenak; SINNERGIAK Social Innovation (UPV/EHU) izeneko laborategiko Alvaro Luna-ren eta Egoitz Pomares-en eskutik. 

• Gizarte-Berrikuntzaren ikuspegia KIMU BERRI izeneko enpresa eta administrazioaren lankidetzan; Debagoieneko Garapen Agentziaren eskutik.

• EROSKI Fundazioaren eskarmentua; Alejandro Martinez Berriochoaren eskutik.

• JAKIBERRI-Euskal Janari Lasterra izeneko ekimena; AUSOLAN Koop Elkarteko Amaia Agirreren eskutik.

• E3! Ekimena; ISEA koop Elkarteko Mikel Orobengoaren eskutik.

Jardunaldia LKSek Arrasateko Garaia Berrikuntza Gunearen erdialdean duen eraikuntzan izango da, Maiatzaren 31ean, arratsaldeko  15:00etaik aurrera.

Jardunaldian parte hartzeko izena eman behar da; dela (943772064) telefonora deituz, dela (morobengoa@iseamcc.net) helbidera mezu bat igorriz.

like0

Viewed 100 times