LEINN, Gipuzkoako ekintzaileen harrobia elikatuz.

LEINN, Mondragon Unibertsitateko Lidergo, ekintzailetza eta berrikuntza graduaren akronimoa da. Estatu mailan ekintzailetza ikasteko aukera ematen duen gradu bakarra. Bertan taldeka egiten da lan, eta irakasleak baino, coach bat izaten da, kirol taldeetan egoten denaren antzekoa. Praktikari ematen zaio lehentasuna, izan ere, ikasleek enpresa kooperatibo bat sortu behar dute, benetako bezero eta egitasmoekin.

Hezkuntza eredu hau Finlandiatik ekarria da. Lehenengo kurtsoan ikasleek bi hilabeteko egonaldia egiten dute herrialde horretako Team Academyn, bertan sortua baita hezkuntza metodoa. Honez gain, bidai formatiboak egiten dituzte ('learning-journey') Estatu Batuetara bigarren kurtsoan, eta Txina, India, Brasil edota Mexikora hirugarrenean. Bukaeran gainditu ahal izateko, graduak irauten duen lau urteetan sortu duten enpresak 15.000 euroko fakturazioa lortzeko gaitasuna erakutsi behar izan du.

Lidergoa, ekintzailetza eta berrikuntza, gradu honek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizun Eraikiz programarekin partekatzen dituen hiru zutabe dira. Gipuzkoako gizartearen etorkizuneko gizarte eta ekonomia erronkak gaur egun antzeman, diseinatu eta esperimentatu ahal izateko eredua da hau. Horretan, gure unibertsitateen zeregina funtsezkoa izango da.

Iturria: noticiasdegipuzkoa.com

like0

Viewed 114 times