Fagor Arrasatek martxan jarri du Mexikoko planta.

Lantegi berrian "gaitasun handiko" langileek dihardute, eta "puntako" teknologia daukate, hain zuzen, "Mexikoko bezeroei arreta gertuago eta pertsonalizatuagoa eskaintzeko".

595.Fagor.Arrasate.Ordezkariak.GENTE-BIEN-NACIONAL (id: 7812740)

Fagor Arrasatek Mexikoko lantegia azaroaren 30ean inauguratu zuen, eta hainbat ordezkarik parte hartu zuten ekitaldian.

Kooperatibak "gero eta eskaera gehiago ditu Mexikon", eta 550 metro koadroko lantegia abiarazi du Querétaro udalerrian.


Gaur egun bezero ugariri zerbitzua ematen die, besteak beste, Consorcio VW, Cie Automotive, Gestamp, Metalsa, Mabe, Whirlpool, Electrolux, Grupo ABX, Ternium eta Thyssenkrupp Materials of Mexico.


Zentzu horretan, planta berriari esker, "Mexikoko bezeroei arreta hurbilago eta pertsonalizatuago bat eskaintzea".


Fagor Arrasatek bezeroei euren ekoizpenetan txertatu egiten dizkie prentsa sistema, ebaketa-linea edo estanpazio-linea pertsonalizatuak.


Horretarako, kooperatibako bertako langileek dihardute planta berrian, hain zuzen, "muntaian, programazioan eta egitasmoen kudeaketan gaitasun handia dutenak".


Gainera, instalazioek "puntako tekonologia" daukate, eta ahalbidetuko dute bezeroei zerbitzu "azkar, fidagarri eta eraginkorra" eskaintzea.

595.Fagor.Arrasate.Mexiko.ESPECIAL (id: 7846777)
"Planta berri honen irekierak mugarri bat suposatzen du Fagor Arrasateren historian" azpimarratu du Jose Mari Balzategik, Fagor Arrasateko zuzendari orokorrak.


Fagor Arrasate México S.A. de C.V. enpresak apustu egiten du "sektoreen arteko teknologia transbertsalen alde, autogintzan arreta berezia jarrita".


Mexikoko planta berriaren irekierak suposatzen du Arrasateko kooperatibak nazioartean 6 lantegi martxan dituela.

Iturria: mondraberri.com

 

like0

Viewed 179 times