Komunikaldia jardunaldia: Kirola, komunikabideak eta generoa.
Kirola, komunikabideak eta generoaren arteko harreman hizpide hartuta, maiatzaren 4an egingo dute, Aretxabaletako campusean, aurtengo Komunikaldia jardunaldia. Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduak antolatzen du topaketa. Aurtengoa, jardunaldiaren 12. edizioa izango da.
Egitaraua
10:00 Aurkezpena.
10:15 Ikuskizuna. Maddi Erauskin, Iratxe Baztarrika, Irune Alfonso eta Nagore Arin (Ikus-entzunezko Komunikazioa Graduko 2. mailako ikasleak).
10:30 Hitzaldia. Amelia Barquín (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikertzailea eta irakaslea).
11:30 Mahai-ingurua:
- Maider Unda (Borrokalaria).
- Agurtzane Elorriaga (Txirrindularia).
- Oihana Aldai (Futbolaria)
- Moderatzailea: Arritxu Iribar (Euskadi Irratiko esataria).
Aurtengo edizioan, lehenengo aldiz, ikasleek diseinatu dute jardunaldia iragartzen duen kartela. Egileak izan dira Ikus-entzuneko Komunikazioa graduko "Online baliabideak" lan-sekuentziako ikasleak.
Iturria: mondragon.edu
Viewed 93 times