MONDRAGON-eko BAC-ek honako hitzaldi hau antolatu du: EKODISEINUAri buruzko ikuspegiak

MONDRAGON-ekoBAC-ek Azaroaren 24erako, honako hitzaldi berri hau antolatu du: EKODISEINUAri buruzko ikuspegiak.  

 Hitzaldi honetan GAIKER-IK4-ek eta LKS Ingeniaritzak parte hartuko dute eta beraien eskutik ekodiseinuari buruzko honako ikuspegiak aztertuko dira:

- Produktuak, prozesuak eta zerbitzuak sortzeko eta berauen jasangarritasuna hobetzeko ekodiseinuko tresnak, prozedura eta metodologiak.

- Ekodiseinua arkitektura proiektutan eta, bereziki, ISO 14006 Arauaren erabilera halako alorrean. 

 

Ondorioz, bere edukiagatik hitzaldi hau honako pertsona hauei zuzenduta dago:

- Ikerkuntza eta Garapeneko sailekoei.

- Diseinu eta Produktu sailekoei.

- Ingeniaritzako sailekoei.

- Ekoizpeneko sailekoei.

- Marketineko sailekoei.

- Ingurumen sailekoei.

Oraingo honetan hizlariak honako hauek izango dira:

Rafael Miguel,  GAIKER-IK4 izeneko gune teknologikokoa, zeinek honako gaiak erabiliko ditu:

- Produktuen, prozesuen zein zerbitzuen diagnostikoa eta azterketa.

- Ingurumenari, Ekonomiari eta Gizarteari lotutako bizi-zikloaren azterketa.

- Ekodiseinua.

- Produktuaren ingurumen egiaztatzea: etiketatze ekologikoa, ikatz-aztarna, produktuaren  ingurumen adierazpenak, eta abar.

Mikel Latorre, LKS Ingeniaritzako ekodiseinuko arduraduna dena. Beronenen eskutik aztertuko da Ekodiseinua arkitektura proiektutan.

LKS Ingeniaritza bere alorreko enpresa aitzindaria izan zen ekodiseinua erabiltzen eta 2009tik hona ISO 14006 egiaztagarria dauka. Horretaz gain, ekodiseinuko bere tresnak garatu izan ditu, hala nola txertatutako energia eta ikatz aztarna kalkulatzeko tresnak.

 Aipatu bezala, hitzaldia Azaroaren 24ean izango da 17:30etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net

like0

Viewed 136 times