MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak Urriaren 5erako, asteazkena, honako hitzaldi hau antolatu dute: Arrisku-Kapitala eta bestelako finantziazio-iturri ordezkoak.

Uztailean ospatutako hitzaldiak, “Arrisku-Kapitalaren egoera Euskadin” alegia, izandako  onarpen mailaren ondorioz, MONDRAGON Korporazioko BAC-ek eta Debagoieneko Garapen Agentziak Urriaren 5erako, asteazkena, honako hitzaldi berri hau antolatu dute: Arrisku-Kapitala eta bestelako finantziazio-iturri ordezkoak.

Hitzaldia honako pertsona hauei zuzendutako dago:

- Finantzatan lana egiten dutenei.

- Lege-Aholkulariei.

- Berrikuntzan, Ekintzailetasunean edo Jarduera Berrietan lana egiten dutenei.

Oraingo honetan, ALBIA Capital enpresako bazkide den Elias Martinez jaunaren eskutik honako gai hauek jorratuko dira:

·          Arrisku-Kapitala:

˗          Zertan den eta zein izan daiteke bere emaria.

˗          Erabakia hartzeko oinarrizko gakoak:

▫       Estrategia eta Proiektua.

▫       Salneurria.

▫       Irteera-Dibertsifikazioa.

˗          Burutu beharreko operaziorako enpresaren prestaketa.

˗          Merkataritza-akordioa (prozesaketa).

˗          Bazkideen arteko itunak.

˗          Inguruko eragileen ezagutza (eragileak, inbertsio irizpidea, eta abar).

·         Bestelako finantziazio-iturri ordezkoak.

˗          Mendeko zorra- Zor Funtsak.

˗          Bonuak.

˗          Eritzailearen Legea.

˗          Burtsa-Merkatu Ordezkoa.

ALBIA Capital korporazio finantzatan nahiz estrategia aholkularitzan aditua den euskal enpresa da.

Aipatu bezala, hitzaldia Urriaren 5ean, asteazkena, izango da 17:00etatik aurrera LKSek Arrasaten duen egoitzan; Garaia Berrikuntza Guneko magalaren erdialdean dagoen eraikuntza, hain zuzen ere.

Ekintzan parte hartu nahi izanez gero, erantzun iezaguzu e-mail mezu bat honako helbidera bidaliz: aorobengoa@iseamcc.net

like0

Viewed 172 times