Txinako ingeniaritza garrantzitsuenetako baten lankide da Fagor Arrasate.
Fagor Arrasatek Txinako ingeniaritza garrantzitsuenetariko batekin hitzarmena egin du. Horren arabera, Txinako merkatuan metal ez ferrikoak prozesatzeko instalazioak emango dizkio Fagor Arrasatek Txinako CNPT (China NonFerrous Processing Technology) enpresari.
Fagor Arrasateko lantegia (Argazkia: 'TU Lankide'). | Ikusi handiago | Argazki originala
Txina da munduko metalgintza merkatu nagusia.
Fagor Arrasatek jakinarazi duenez, hotzeko laminazioan eta metal ez ferrikoen prozesatuan eta bukaeran dituen "azken belaunaldiko know-how eta esperientzia ipiniko ditu, eta CNPTk, bere ezagutza eta esperientzia handia". Horrela, instalazio produktiboak Txinako merkatura egokituko dituzte, eta instalazio lehiakorragoak egiteko gai izango dira, epe txikiagoetan lan egiteko gertu eta Txinako merkatura egokituta.
Iturria:goiena.eus
Viewed 186 times
