Euskal Enpresen Topaketa Sariak eman zituen astelehenean Euskadiko Kutxak eta EITB Taldeak, eta Mondragon Korporazioko Maier kooperatibak Berrikuntzari emandako saria irabazi zuen. Izar Cutting Tools enpresako Carlos Pujanak Euskal Manager delako saria irabazi zuen, eta Ingeteam-eko Javier Madariagari bizitza osoa enpresari eskaini izanagatik eman zioten saria.