Eroski dagoeneko bada Caprabo taldearen jabea, izan ere, egunotan erosi du haren %100a. Hain zuzen, jabeei, Botet familiari, geratzen zen %16a erosi dio. Zenbatean ez da jakinarazi.
Erosketa prozesua 2007an hasi zen, Eroskik Botet familiarekin eta La Caixa banketxearekin hitzarmena egin zuenean.
Iaz, La Caixak Caprabon zituen akzioen %9 erosi zituen Eroskik, 125 milioiren truke. Orain, Botet familiari geratzen zen %16a erosi dio.
Caprabok 350 supermerkatu ditu Katalunian, Madrilen eta Nafarroan, eta 2011n 1.485 milioi euro fakturatu zituen, 19,4 milioi euroko esplotazio-emaitza izan zuen eta 8,5 milioi irabazi zituen.