1992ko abenduaren 16an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak uztaileko lehen larunbata Kooperatiben Nazioarteko Egun izendatu zuen. Harrez gero ospatzen dugu egun hori. Munduaren errealitateari erreparatuta (gero eta desberdintasun handiagoak, migrazio-krisi larriak, klima-aldaketaren ageriko eragina…), gero eta beharrezkoagoa da ordezko beste aukera batzuen alde egitea, beste mundu bat, beste ekonomia bat eta gauzak egiteko eta harremanetarako beste modu bat egon daitezkeela erakusteko.