Datorren hilean, ULMA Embedded Solutions-ek bezeroentzako soluzioen garapenean erabiltzen dituen erremintak aurkeztuko ditu
ULMA Embedded Solutions-ek IBM eta National Instruments-eko erremintak erabiltzen ditu, software eta sistemen egiaztatze eta balioztatzean kalitate handiko soluzioak garatzeko. Ekitaldi honen helburu nagusiak, alde batetik softwarearen egiaztatze eta balioztatzerako IBM-ren tresnak aurkeztea, eta bestetik, frogen gestiorako eta txostenak sortzeko bideratuta dagoen IBM eta National Instruments-en erreminten integrazioa ezagutaraztea dira.