E-KANBAN proiektuari ekiteko ORKLIren arrazoi nagusia bezeroari zerbitzu logistiko ezin hobea eskaintzeko aukera zen, zehatza eta denbora errealean, zerbitzuaren zain egon beharrik gabe.
Orklin ezarritako Kanban sistema webean oinarritutako erabilera errazeko e-kanban sistema da, entrega epeak eta stocka murriztu eta azken batean bezeroa fidelizatzeko helburuarekin diseinatutakoa. Proiektu hau gauzatzeak material mugimendu guztiak RFID sistema batek kontrolatzea bermatzen du, hori dela eta informazio guztia denbora errealean jaso daiteke, prozesua optimizatu eta inbentarioa monitarizatuta.