Gaur, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko instalakuntzetan, patrozinatzaile eta kolaboratzaileekin batera, erakustaldi bat eskaini dute Lanbide Heziketako ikasleak. Bertan, lehiaketan egin behar dutena erakutsi dute.
FTC lehiaketako finala irabazi egin du Mondragon Unibertsitateko Robotek taldeak. Siberiako taldearekin elkartuta lortu dute garaipena. Horri esker, apirilean Saint Louisen (AEB) jokatuko den mundu mailako finalean lehiatuko dira. First Tech Challenge-en finala irabazteaz gainera, Robotek taldeak Roboten Diseinu Onenaren saria ere ekarri du etxera.
3.000 bat lagunen aurrean atera dira garaile Arrasateko Goi Eskola Politeknikoko ikasleak FTC lehiaketako finalean. Asteburuan jokatu dute 17 eta 23 urtekoendako lehiaketa hori, Tarragonan. Eta MUKo ordezkaritzak 10 kiloko robota eraman du lehiarako.
Europako finala irabazi dute asteburu honetan, “maila oso altua izan arren”. Munduko finala jokatuko dute apirilean. “Oso animatuta gaude” baieztatu digu Aitor Aranak, taldeko ordezkariak.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldeak irabazi egin zuen atzo First Tech Challenge lehiaketa.
Sei herrialde ezberdinetako 17 prototipo aurkeztu ziren Europako finalera. Baina Euskal Herrikoa, Arrasatekoa izan zen nagusi. Ondoko lagunek Robotek taldea osatzen dute:
El equipo Robotek, del ciclo formativo de Mondragon Unibertsitatea, ha ganado, en alianza con el equipo ruso de Siberia, la final europea del First Tech Challenge (FTC). De este modo, competirán en la final mundial, World Festival, que se celebrará en abril en Saint Louis (EEUU). Robotek ha ganado también el Premio al Mejor Diseño de Robot.
El equipo Robotek, del ciclo formativo de Mondragon Unibertsitatea, ha ganado, en alianza con el equipo ruso de Siberia, la final europea del First Tech Challenge (FTC). De este modo, competirán en la final mundial, World Festival, que se celebrará en abril en Saint Louis (EEUU). Robotek ha ganado también el Premio al Mejor Diseño de Robot.
Asteburu honetan jokatuko da Tarragonako Palau Firal de Congressos-en 2013ko First Tech Challenge txapelketaren Europako finala. Guztira 17 talde arituko dira lehian, jatorri ezberdinekoak: Alemania, Holanda, Errusia, Estatu espainiarreko bost talde, eta Euskal Herritik ordezkaritza bakarra abiatuko da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldea.
Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikoko Diseinu eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak heziketa zikloetako bigarren mailako bederatzi ikasle eta hiru irakasle First Tech Challenge txapelketako Europako finalean arituko dira asteburu honetan Tarragonan.
Azarotik dabiltza lanean. Helburua: Robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu, programatu eta funtzionaraztea. Estatu mailako saioan parte hartuko dute.
Logotipoak: Mondragon Assembly, Fagor Automation eta IK4 Research Alliance / Robotaren irudia: Robotek / Testua eta goiko argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2013-ko martxoak 1, ostirala
Amerikako Estatu Batuetan badago First izeneko fundazio bat. Bere helburua da ingeniaritza, zientzia eta teknologiarekiko grina sortzea gazteen artean.
Bihar goizean (8.30-15.30 bitartean) FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI-ren finala izango dugu. Euskadiko 330 neska-mutilek nazioarteko lehiaketa honetan parte hartuko dute proiektu zientifiko bat eta tekniko beste bat babestuz. Azkenik, roboten lehia izango dute. Hori guzti hori Innobasque berrikuntza eskolaren proiektua da, non gaztetxoak dibertitzen dira teknologia eta zientzia ikasten duten bitartean. Aurtengo erronka zahartzea da.
'First Lego League' nazioarteko txapelketan arituko dira, aurten ere, Arizmendi Ikastolako ikasleak. Txapelketa horretan hainbat kanporaketa egin ohi dira eta lehenengoa Euskal Autonomi Erkidego mailakoa izango da; gaur egin dute bertara joango diren bi taldeak aukeratzeko kanporaketa baina talde guztiek amaitzerik izan ez dutenez, datorren astean jakingo da zein taldek irabazi duten.