Leartiker zentro teknologikoak gosari teknologikoa egingo du datorren azaroaren 12an "Nanoteknologiari buruzko Gogoeta irekiak" izenburupean. Miryam Asunción, Donostiko CIC Nanoguneko Transferentzia zuzendariak emango du hitzaldia, eta nanoteknologian plastikoen eta kautxuen onurei buruz jardungo du.
Ekitaldia Lea Artibairen Berrikuntza Poloan egingo da, doakoa izango da eta 9:30ean hasi eta 12:00etan amaitzea aurreikusten da. Sektoreko profesionalez gain Lea Artibai Ikastetxeak eskaintzen duen “Diseño de producto en plástico” Masterreko ikasleek ere parte hartuko dute.
Leartiker zentro teknologikoak, polimeroen eta material berrien karakterizazioen inguruko mintegia ospatu du gaur Agilent Technologies enpresa iparamerikarrarekin batera.
Goizeko 10:00etan hasi da "Espectroscopia FTIR para la caracterización de polímeros y nuevos materiales" izeneko jardunaldia, Markina-Xemeingo Lea Artibai Berrikuntza Poloan.
Bihar burutuko da, apirilaren 19an, Lea Artibaiko Berrikuntza Gunean, “Elikagaien industriaren eraberritzea: produktu osasuntsu eta seguruen garapena” izeneko hitzaldia.
Markina-Xemeingo zentro teknologikoak, elikagai osasungarriei buruzko “Elikagaien industriaren eraberritzea: produktu osasuntsu eta seguruen garapena” izeneko jardunaldia antolatu du datorren ostiralera begira, hau da, apirilaren 19rako.