EuroTransbio nazio eta herrialdeen finantziazio programen sare bat da. Sare honen helburu nagusia europear industria bioteknologikoen lehiakortasuna sustatzea da.
Urriak 1an ETBko 9. deialdia ireki zen. Deialdi honetan, honako arlo hauek jorratzen dira: Osasuna, agroelikadura, ingurumena, itsas bioteknologia eta bioteknologia industriala.
2013ko Apirilaren 29an Garraio ERA-NETaren lehenengo “Flagship” deialdia irekiko da
Deialdi honen helburua, nazio/herrialde desberdinen finantziazio programak koordinatuz nazioz haraindiko I+G proiektuak garatzea da, etorkizuneko garraio sistema berde, adimendu, eraginkor, erabilerrazago, seguru eta bateratu bat bermatzeko asmoarekin.
Honez gain, jakinarazi nahi dizuegu Ekainaren 13an Informazio Jardunaldi bat eta ondoren aldebiko topaketak antolatuko direla Bruselan deialdi honi buruzko zehapen gehiago emateko eta proiektuetarako balizko bazkideak bilatzeko