Laboral Kutxak Industria Konfiantzari buruzko inkesta egin die Euskal Autonomia Erkidegoko enpresei, 2015eko bigarren hiruhilekorako dituzten espektatiben berri izateko, adibidez, honako hau: enpresen %45,8k uste dute ingurune ekonomikoak hobera egingo duela; %49k, aldiz, uste dute berdin jarraituko duela.
Laboral Kutxak nabarmentzen du ondorioak aurreko hiruhilekoan baino "dezente hobeak" izan direla.
Fakturazioa
Enpresek fakturazioari buruz dituzten aurreikuspenak onak dira, 2015eko bigarren hiruhilekoari dagokionez. %53,6ren iritziz, egoerak bere horretan segituko du, eta %38,1en ustez, onera egingo du. Beraz, fakturazio txarragoa espero duten enpresen kopurua %8,3koa baino ez da.