Maiatzaren 16an, ostirala, Garaia Berrikuntza Guneko Living lab aretoan Aktion jardunaldia izango da goizeko 9:00eatik aurrera. "Zu zara pelikula honetako protagonista. 1,2,3 AktiOn!” goiburupean eta Mondragon Unibertsitateko LEINN graduko zenbait ikaslek Arizmendiarrietaren Lagunak elkartearekin elkarlanean, ekintza ezberdinak burutuko dituzte bailarako enpresa, unibertsitate zein elkarteetako partaide anitzekin. Jardunaldia eguerdi partera arte luzatuko dela aurreratu dute antolatzaileek.