Mundu erreala eta birtuala nahasten dituen 'Remotion 3' proiektuarekin lehiatuko dira arrasatearrak Granadako eta Murtziako unibertsitateen aurka. Datorren eguenean, apirilak 4, izango da finala. Irabazleak uztailean Errusian jokatuko den Imagine Cup 2013ko nazioarteko finala jokatzeko txartela irabaziko du.
Imagine Cup Microsoftek urtean behin antolatzen duen txapelketa da, eta teknologiaren bitartez gure gizartea hobetzea du helburu. Amestu, eraiki eta bizi leloarekin, talentu gazteei zuzendutako txapelketa da.