Fagor Ederlan Tafallak moldekatze linea berria estreinatu du, 40 milioi euroko inbertsioa eginda, eta automobilgintza sektorearentzako Europako erreferentziazko hornitzaile gisa kokatzea lortu du, motor blokeen eta kulaten produkzioan. Fagor Ederlan Taldearen etorkizuneko apustua da eta kooperatibaren enpresa proiektua sendotzea du helburu; Tafallako enpresa Europako aurreratuenetakoa da gaur egun teknologikoki bere sektorean.
Fagor Ederlanen eta Astériaren arteko hitzarmena negozio berri baten oinarria da, kamioietarako balazta soluzio aurreratuak fabrikatzeko eta hornitzeko. Akordioak Fagor Ederlani jarduera berri bati ekiteko aukera emango dio, kanadar enpresaren babesarekin, balazta sistema aurreratu bat fabrikatzeko eta hornitzeko, Europan, ibilgailu industrialen aplikazioetarako.
Hitzarmenaren lehenengo fasean Fagor Ederlanek merkatuaren prospekzioa egingo du, ibilgailu industrialen behar zehatzetan sakontzeko. Gainera, freno sistema fabrikatzeko prozesuaren diseinua eta garapena egiteko ere balioko du.