Danobatgroup eta, zehazki, trenen lerroa, albiste da azkenaldian, mundu mailan lortu dituen salmentengatik. Hain justu ere, Bergarako Mekolaldekoa da taldeko lantegi handi eta garrantzitsuena zeregin horretan. Xabier Alzaga (Eibar, 38 urte) DanobatGroup-eko Railways dibisioko zuzendaria da. Mekolalden egiten du lan. 2008an ireki zutenetik bertan dihardu.