DANOBATGROUPek bere bi produktu marketako, DANOBAT eta SORALUCE, teknologiarik aurreratuenak izango ditu ikusgai mundu mailan bi urtean behin egiten den makina erreminta erakustazokarik garrantzitsuenean. EMO 2015 erakustazoka hau Milanen egingo da urriaren 5etik 10era bitartean.
Danobat-Overbeck, Danobatgroup taldeko parte denak, piezen kanpoaldeak eta barrualdeak arteztu eta hariztatzeko soluzio berri bat garatu du. Makinaren izena ID-400 L da, eta doitasun eta malgutasun handiz egiten ditu lan horiek. Ekipamendu berritzailea buruen ardatz, erreminta-etxeen ardatz eta torlojuen kokalekuetarako pentsatuta dago bereziki.
Artezteko makina hau Herborneneko (Alemania) instalazioetan diseinatu da, eta 1.300 mmko luzera ere duten piezekin erabili daiteke (luzetarako OD/ID maximoa 280 mm-koa izanik). Horrez gain, 400 mm-ko diametroak artezten uzten ditu, 350 Kg ere dituen piezetan.
DANOBATGROUPeko tren dibisioak, zeina liderra den osagai birakarien mantentze lanetarako eta ekoizpenerako giltza eskura erako soluzioetan zein osagai horien mekanizaziorako makina indibidualen fabrikazioan, iragarri du webgune berria abian jarriko duela railways.danobatgroup.com.
La división de Ferrocarril de DANOBATGROUP -líder en soluciones llave en mano para el mantenimiento y producción de componentes rodantes, así como para la fabricación de máquinas individuales para el mecanizado de estos componentes- anuncia el lanzamiento de su nueva web railways.danobatgroup.com.
Oil&Gas sektorea beti nabarmendu da industria merkatuko zorrotzenetarikoa izateagatik. Energia baliabide eskuragarri gutxi egoteak, eta ur sakon, presio handi, tenperatura baxu eta muturreko baldintzetan gero eta jarduera gehiago egiteak, horrek denak eta produktibitate eta fidagarritasun bikaina lortzeko premia latzak, industria erronkatsua bihurtzen dute, mundu konplexu batean.
DANOBATGROUPek Moskuko metalurgia industriarako ekipamenduak, lan tresnak eta erreminten nazioarteko erakustazokan hartuko du parte 2015ko maiatzaren 25tik 29ra bitartean.
Goimek Koop. E.DANOBATGROUPeko kooperatiba da, eta zehaztasuneko mekanizatuan espezializatua izanik batez ere aeronautika sektorera zuzendutako mekanizaturako gaitasunak erakutsiko ditu F-27 hall-eko 5. standean Euskadiko punta-puntako aeronautika sektoreko enpresekin batera “SUBCONTRATACION 2015” erakustazokan, fabrikaziorako prozesu eta ekipoen Nazioarteko Erakustazokan.
DANOBAT xafla transformaziorako garapenak NL Mexikoko Monterrey hiriko Cintermex-en egingo den FABTECH 2015 erakustazokaren 12. edizioan ikusgai egongo dira maiatzaren 5tik 7ra bitartean.
DANOBATGROUPek bere bi produktu marken, hau da DANOBAT eta SORALUCE marken azken aurrerapen eta teknologiak erakutsiko ditu CIMT 2015ean, makina erreminta arloko Txinako nazioarteko erakustazokaren 13. edizioan.