Garaia Berrikuntza Gunean Aktion deituriko ekimena egin dute gaur goizean. Kooperatibismoa izan dute ardatz nagusi, eta baita ekintzailetasuna ere. Taldetan gai ezberdinak jorratu ondoren, bi ekintzaileren esperientzia entzun dute bertaratutakoek eta ekitaldiari amaiera emateko, Edurne Pasabenek berbaldia eskaini du.
Arizmendiarrietaren Lagunen Elkarteak eta Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko LEINN graduko Snatu kooperatiba enpresak antolatu dute Garaia Berrikuntza Gunean gaur goizean egin duten Aktion ekimena. 80 lagunetik gorak hartu dute parte; adin eta esparru desberdinetako pertsonak elkartu dira gaurko hitzorduan, modu horretan ideia sormen handiena batzeko asmoz.