Automoziora zuzentzen du CIKATEK berrikuntza zentroak bere jarduera nagusiena (%85a) eta beste merkatu berri batzuetan ere sartu da poliki poliki. Etorkizunera begira, Cikautxok munduan dituen sei plantetan sortzen ari diren beharretara egokitzea izango da helburua.
Cikatek 2012an sortu zen, Cikautxoko berrikuntza zentro bezala, bere negozio lerro berdinetan sakontzeko asmoz.