Talde bat frantziarra da, eta birziklatutako materialarekin, tetrapackarekin, hiri altzariak egiten dituzte. Eta bigarren proiektuaren atzean, berriz, herriko ekintzaile talde bat dago, refabrikazioan (birziklatutako piezak berriro fabrikatzen) aritzen direnak. Bi proiektuen artean 60-65 bat langile beharko lituzkete.
Bergarako Candy-Hooverreko langileek egun erabakigarria dute gaur, eguena. Roberto Roncalli Candy-Hoover taldeko giza baliabideetako zuzendariaren bisita izango dute lantokian. Enpresa batzordearekin elkartuko da. Notizia onak ez dituzte espero. Oso litekeena da —hala jaso dute bulegoetako langileek— komunikatzea Bergarako lantoki historikoetako bat behin betiko itxi egingo dela eta, besteak beste, 1951n goitik kargatzen diren Otsein garbigailuak egiteari ekin zion enpresak agur esango diola, 152 langileren etorkizuna ziurgabetasunera kondenatuz.