MUk LibreCon 2014 software libreari buruzko kongresuan parte hartuko du.

Aurtengo edizioan LibreCon-ek gure gizarteko lau ardatz estrategikoetan zentratuko ditu bere ekintzak: osasuna, hezkuntza, industria eta merkataritza. Zeharka egituratzen dira sektore pribatura eta administrazio publikoetara bideratutako ekintza eta hitzaldiak eta bereziki nabarmenduko dira, ardatz bakoitzean teknologia libreen erabileran arrakasta izan duten kasuak.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko irakasle eta ikerlaria den Dani Reguerak "Erredimendua eta abiadura, zure Word Press gunea azkartu" hitzaldia emango du.

Iturria: MONDRAGON.edu

like0

99 visualizaciones