2025eko ekitaldiaren aurrean enpresek dituzten aurreikuspenei buruzko azterketaren emaitzak.
MONDRAGON Unibertsitatea Enpresagintza Fakultateak & MIK, LKS NEXTek eta ISEAk, 2025eko ekitaldiari begira enpresa aurreikuspenei buruzko azterlana egin dute.
Ikerketaren helburua euskal enpresen aurreikuspenak ezagutzea izan da, baita kudeaketa estrategiak eta lehentasun garrantzitsuenak ere, ondoren emaitzak Euskadiko enpresen artean zabaltzeko asmoz.
Ikerketa hau egiten lagundu diguten enpresen eta pertsonen laguntza eskertu nahi genuke.
Erantsitako fitxategiak azterketaren emaitzetara sartzeko aukera ematen du.
Inkestaren emaitzek agerian uzten dute enpresa kudeaketako berrikuntza sustatu behar dela, lehiakortasun ekonomikoaren estrategia gisa.
Ondorioz, Horregatik, MU Enpresagintzak & MIK eta ISEAk, INNOGEST ekimena sustatzen dute, enpresa kudeaketako berrikuntzarako erabilera gunea. Ikusi erantsitako aurkezpena.
InnoGest ekimena, enpresa kudeaketako gaitasunak bultzatu nahi dituzten enpresa guztiei zuzenduta dago. Horretarako, erabilera guneak enpresa kudeaketako berrikuntzari buruzko prestakuntza ematea eta ekimen zehatzetan erabiltzea nahastuko ditu. Horrela, saio baten edukiak honako osagai hauek izango ditu:
- Enpresa kudeaketako berrikuntzaren eremu zehatz bati buruzko prestakuntza.
- Teorien erabilera praktikoa parte-hartzaile bakoitzak aurkeztutako ekimen zehatzean.
- Kudeaketako berrikuntzan enpresa aurreratuen saiakuntzak aurkeztea.
- Parte hartzaileen arteko bateratze lana eta eztabaida.
InnoGest ekimenak onura hauek ahalbidetuko dizkie parte hartzen duten enpresei:
- Kudeaketan berrikuntza areagotzea, enpresek dituzten egiturazko gabeziak arintzeko.
- Enpresa kudeaketan berrikuntza ekimenak gauzatzeko beharrezkoak diren trebetasunak eta gaitasunak eskuratzea.
- Ezagutzak eta bizipenak partekatzea beste pertsona batzuekin.
InnoGest erabilera gunean parte hartzea doakoa da eta enpresa kudeaketan berritzuntzan interesa duten pertsona guztiei irekita dago. Horretarako, mezu bat bidali behar da helbide honetara: morobengoa@isea.eus.
31 visualizaciones