Ana Urkizak, Mikel Etxaburuk, Joseba Sarrionandiak eta Koldo Izagirrek hartuko dute parte Literatur Topaketa 2023an.

‘Idazleen arteko topaketak’ lelopean, aurtengo ekitaldiak egingo dira Bilbao AS Fabrik-en, ekainaren 2an, eta Eskoriatzako campusean, ekainaren 14an.

$titulo.getData()

Ekainaren 2an eta 14an, 17. Literatur Topaketa antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Oraingo edizioan bi tokitan egingo dira ekitaldiak, Bilbao AS Fabrik-en eta Eskoriatzako campusean. Idazleen arteko topaketak izango da aurten jorratuko duten gaia; horretarako lau idazle ezagun gonbidatu dituzte saioetara: Ana Urkiza, Mikel Etxaburu, Joseba Sarrionandia eta Koldo Izagirre. Ekitaldiak publikorako irekiak izango dira.

  • Ekainak 2, Bilboa AS Fabrik. 10:00-11:00. Ana Urkiza eta Mikel Etxaburu. Gaia: Nola bihurtu ginen idazle? Bizi-esperientziak.
  • Ekainak 14, Eskoriatzako campusa. 17:30-18:30. Joseba Sarrionandia eta Koldo Izagirre. Gaia: Iturri zaharreko ur berria.

Iturria: mondragon.edu

like0

56 visualizaciones