Lanaren etorkizuna eta ekonomia digitala, hausnarketa irekia.

Ostiral honetan, martxoak 3, arratsaldeko seietatik aurrera, Kultur Ateko areto nagusian, Arrasaten, The gig is up pelikula eskainiko da eta ondoren eztabaida egingo da lanaren etorkizunaz eta ekonomia digitalaz aritzeko.

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza fakultateak eta Mundukidek antolatu dute saioa. Era berean, eLankidetza, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren laguntza izan dute. 

Saioa seietan hasiko da The gig is up filmaren emanaldiarekin eta ondoren eztabaida egongo da, pelikularen gainean, baina bereziki lanaren etorkizunaren eta ekonomia digitalaren inguruan.

Pelikula eta eztabaida irekia

Eztabaidan Iñigo Albizuri, MONDRAGONeko Harreman Instituzionaletako ordezkariak; Paul Ortega, eLankidetzako zuzendariak; eta Maria Ubarretxena, Arrasateko alkateak parte hartuko dute.

Saioa doakoa izango da eta bai Mundukidetik zein Mondragon Unibertsitatetik gonbidapena luzatu nahi diete hiritarrei pelikula ikustera etortzeko eta ondorengo eztabaidan parte hartzeko.

Iturria: TULANKIDE.com

like0

50 visualizaciones