ISEAk “Teknologia, Berrikuntza eta Enpresa Estrategia” jardunaldia antolatu du.

 I+G+Bn egindako inbertsio-ahalegina merkatuko emaitza bihurtzea da, zalantzarik gabe, gure enpresen industria-kudeaketak duen erronka garrantzitsuenetako bat.


Testuinguru horretan, ISEAk “Teknologia, Berrikuntza eta Enpresa Estrategia” izeneko jardunaldia antolatu du.

Jardunaldi honen helburua Teknologia eta Berrikuntza enpresentzako eraldaketa lehiakorreko palanka bihurtzeko moduari buruz hausnarketa egitea da.
Hartara, Teknologiaren eta Berrikuntzaren kudeaketari buruz hainbat ikuspegitatik hausnartuko duten hizlari sorta bilduko du Jardunaldiak.

Horrela, jardunaldi-programa honako hau izango da:

▪ Hitzaldia Xavier Marceten eskutik (Lead To Changeko CEO. Barcelona Drucker Society-ren sortzailea eta presidentea).

▪ Mahai-ingurua, honako aditu hauen partaidetzarekin:
- Alberto Guerrero, Chief Technology Officer (INGETEAM)
- Miguel Ángel Castillo, Garapen Teknologikoko lehendakariordea (AERNNOVA).
- Javier Arenas, FAGOR Aotek (FAGOR AUTOMATION Koop) enpresako zuzendaria
- Daniel De los Toyos, I+G+Bko zuzendaria (EIKA Koop.).

Jardunaldia Arrasateko Garaia Parque Teknologikoko areto nagusian izango da, Azaroaren 9an, asteazkena, goizeko  16:30etaik aurrera.

Saio honetan parte hartzeko izena eman behar da, mezu bat bidaliz helbide elektroniko honetara: morobengoa@isea.eus

like0

62 visualizaciones