Estigmen aurka, HUHEZI eta Aita Menniren film laburrak saria lortu du.

Getxoko Argia Fundazioak Aita Menni Ospitalea saritu du buruko gaixotasunak dituzten pertsonen estigmaren aurkako film labur batengatik. Ikus-entzunezko hau erietxeak egin du Mondragon Unibertsitateko HUHEZIko gradu batekin batera.

Sari hau jaso dute Dokumentala izeneko film laburren jaialdiko 2. edizioan, Argia Fundazioak antolatuta. Argia izen oneko entitate bat da Euskadi, eta 30 urte daramatza buruko gaixotasun diagnostikoa duten pertsonei laguntzen, euren bizitza-kalitatea hobetzeko, baita euretaz gizarteak duten irudia hobetzeko ere.

Dokumentala jaialdia 2020an sortu zuten bistaratzeko pertsonen arteko laguntzak eraldaketan duen boterea. Gai hori landu dute jaialdira aurkeztutako film laburrek. Jaialdiak Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte-Ekintza Sailaren babesa dauka eta erakunde bereko Euskara, Kultura eta Kirolak Sailarena, baita BBK Fundazioarena ere.

Aita Mennik saria eskuratu du gizarte-entitate batek aurkeztutako film laburren kategorian. Sari banaketa Bilboko BBK aretoan ospatu da, eta Vicente Huesok jaso du, Aita Mennik Gipuzkoan buruko gaixotasun larria duten pertsonentzako dispositibo komunitarioen koordinatzaileak. Baita Intza Maiorak ere, Aita Menniren Beasaingo Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroko gizarte-hezitzaileak ere.

‘Zarena Gara’ film laburra Aita Mennik 2018an Mondragon Unibertsitateko HUHEZIrekin gauzatu zuen lehen proiektua da. Film labur hau hiru ikasleren gradu amaierako lanaren parte bat da, Ikus-entzunezko Komunikazio Graduko Saioa Murua (gidoilari), Jon Garate (gidoilari) eta Iratz Urkizu (kamera). Zuzendaritzaz arduratu dira Idoia Astigarraga, proiektuaren tutorea, eta Aitor Zuberogoitia, gradu amaierako lanen koordinatzailea.

Ikus-entzunezkoak erakusten du eskizofrenia diagnostikatuta duen 30 urte gazte baten egun oso bat, bizitza normala egiten duena, lanera doana, kirola egiten duena eta bere lagunekin afaltzera irteten dena.

Ildo honetan, filma zuzenduta dago oraindik uste bat dutenei: buruko gaixotasuna sufritzen duten pertsonek gizartean aktiboki eta berdintasunean parte hartzeko gai ez direla uste dutenei. Baita pertsona horiek gure inguru sozial komunitariotik at bizi behar direla uste dutenei.

Denera, 115 proposamen baino gehiago aurkeztu dira Dokumentalaren 2. ediziora. Autonomia erkidego eta nazio ezberdinetatik iritsi dira, eta azpimarratzekoa da, Argia Fundazioak adierazi duenez, “proposamenen kalitatea eta aniztasuna”:

“Batzuek giza eskubideen urraketen egoerak salatu dituzte, deserrotzea eta abandonuak, beste batzuek iradoki dituzte babes-sareak ehuntzen dituzten pertsonen egoerak, ezberdintasuna sostengatuko duen komunitate bat eraikitzeko bidean”.

Epaimahaia zinearen munduko pertsonek, UPVko Arte Ederren Fakultateko pertsonek, Argia Fundazioko profesionalek era erabiltzaileek osatu dute. Beraiek erabaki dituzte lau kategorietako irabazleak, junior kategorietako irabazleak, fikziozko film labur onenen sariak eta Argia Fundazioa saria. Zorionak saritu eta parte-hartzaile guztiei!

Iturria: mondraberri.eus

like0

94 visualizaciones