Ekainaren 17an, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan jardunaldia online.

Eragin ikerketaren bueltan antolatutako ardunaldian, Talentua definitzen duten dimentsioen neurketaren emaitzak azalduko dira eta, gizpuzkoako ikastetxeetako ordezkariekin batera, gaiaren gaineko hausnarketa sustatuko da.

$titulo.getData()

Ekainaren 17an, eta Eragin ikerketa proiektuaren barruan, Talentua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetan Jardunaldia antolatu du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak. Online egingo den jardunaldia hasiko da 10:00etan eta bi ordu iraungo du.

Mintegian, azalduko dira, batetik, Talentua definitzen duten dimentsioen neurketaren Gipuzkoako emaitzak; bestetik, eta ikastetxeetako errealitate eta beharrekin uztartzeko asmoarekin, planteatuko da talentuaren dimetsioen bueltan, hausnarketa partekatu bat Gipuzkoako ikastetxe ezberdinetako arduradunekin. 

PARTE-HARTZAILEAK

  • Julen Otegi (Axular Lizeoa)
  • Koro Epelde (Zumaiena)
  • Ana Monge (Inmakulada Tolosako Lanbide Ikastola)
  • Mireia Muruamendiaraz (Arizmendi Ikastola) 
  • Nagore Ipiña (Dekanoa. Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).
  • Iñaki Larrea (ERAGIN ikerketa proiektuaren koordinatzailea (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).
  • Oxel Azkarate: moderatzailea (Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Mondragon Unibertsitatea).

EGITARAUA

  • 10:00. Sarrera: Nagore Ipiña Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko dekanoa.
  • 10:10. Mireia Azpiazu: Gipuzkoa Talent. Gipuzkoako talentuaren ikuspegia eta erronkak.
  • 10:20. Hezkuntza Zentroetako Talentuaren argazkia: Iñaki Larrea.
  • 10:30. Mahaingurua Gipuzkoako Hezkuntza Zentroetako Irakasleekin.
  • 11:40. Solasaldiaren itxiera eta aurrera begirako erronkak. 

(Jardunaldian, laburpen-grabazio grafikoa -graphic recording- egingo da).

Iturria: mondragon.edu

like0

91 visualizaciones