Goi Eskola Politeknikoko eta Orona Ideokoko hainbat iraskale eta ikertzailek maskarentzako euskarriak eta arnasgailuetarako balbulak ere ekoitzi eta banatu dituzte.

Ekimen honetan 18 kide inguru dabiltza lanean, “batzuk ekoizten, besteak material eskaerak egiten, eskaerak bideratzen eta paketeak prestatzen, banatzen edota antolatzen”, Aritz Aranburu Gorrotxategi taldekideak azaldu bezala.

Mondragon Unibertsitateko bi kanpusetan jardun dute: Arrasateko Goi Eskola Politeknikoan eta Hernaniko Orona-Ideokon (Galarretan). “Irakusle batzuk etxetik ere” lan egin dute “aldi berean!”.

Gaur arte, 4.230 babes pantaila ekoitzi dituzte, maskarek minik ez egiteko 541 euskarri eta arnasgailuetarako 37 balbula (bi motatakoak). “Stockean 110 babes-pantaila eta 70 soporte ditugu”.

“Orain arte, ez diogu inori ezetz erantzun, eta lehenago edo beranduago eskaera guztiak bideratu ditugu, osasun eta zaintza sektoreak lehenetsiz, eta alarma egoeraren arintzea hastearekin merkatari, baserritar eta enpresa txikiak”.

Banaketei dagokienean, “bi egunetan egin ditugu entregen gehiengoa, fakultate bateko ekoizpena edo bestekoa bideratzen genuelako aldiro”.

Aurreko astean eta honetan, nabarmen jaitsi dira eskaera eta eskaeren bolumena: “Hasieran 50, 80 edo 100eko eskaerak etortzen ziren batera, orain txikiagoak dira eta gutxiago. Eskaeraren jaitsierak beharraren jaitsiera erakusten du, eta espero dezagun hala jarraitzea”.

Ildo honetan, “gure esku dagoenarekin laguntzen jarraitzeko prest jarraitzen dugu”. Orain arte 4.230 babes-pantailak ondokoetan banatu dituzte:

  • Ospitaleetan 350
  • Anbulatorioetan 115
  • Zaharren egoitzetan eta nagusien zentroetan 720
  • Gazteen, ezgaitasunen, inklusio eta lehen mailako arreta elkarte, federazio eta enpresetan 225
  • Etxez etxeko arretetan 120
  • Caritasen 40
  • Botiketan 9
  • Gurutze Gorrian 95
  • Udaletan 196
  • Hortz kliniketan 10
  • Fisioterapeutetan 40
  • Komertzio txikietan 423
  • Baserritarren artean 32
  • Beste institutuei laguntzeko eskaeretan 218
  • Argitaletxe, inprenta eta liburu dendetan 100
  • Autobus lineatan 200
  • Kooperatibetan 200
  • Enpresa txikietan 185
  • Enpresa ertainetan 90
  • Segurtasun enpresetan 114
  • Ileapaindegietan 38
  • Mezularitza enpresetan 400
  • Albaitarien artean 5
  • Kirol edo aisialdi zerbitzuetan 130
  • Ostalaritzan 133
  • Bestelakoetan 42

Era berean, banaketak ondorengo udalerrietan egin dituzte:

  • Mendaro, Eibar, Ermua, Mutriku
  • Arrasate, Bergara, Aretxabaleta, Oñati, Eskoriatza
  • Zarautz, Zumaia, Deba, Azpeitia, Azkoitia
  • Donostia, Hernani, Usurbil
  • Tolosa, Zizurkil, Asteasu, Villabona
  • Irun, Hondarribia, Oiartzun
  • Durango, Derio, Loiu
  • Markina-Xemein
  • Barakaldo
  • Gasteiz

Kuriositate gisa “lehenengo eskaera Bizabiderentzat Tolosara joan zen eta momentuz azkena Gasteiza IRSEARABArentzat. Eskera handiena aldiz Correosek egin digu, 400 babes-pantailakoa”.

Esperientzia honetatik “teknologia ezberdinetako 3D inprimagailuei zuku ugari ateratzen ikasi dugu, %100ean izan ditugu, denak emanda. Gainera sortu diren ekoizte arazo berriak konpontzen ere ikasi dugu”.

Beraz, “ikasi, ikasi dugu, baina baita gure artean zaintzen ere. Oso garrantzitsua izan da hau! Izan ere, ekimen hau aurrera eramateaz gain “lanean jarraitzen dugu (irakasten, ikertzen…) eta gure denbora librean ibili gara boluntario. Elkar lagundu eta gainkargak ez sortzen ahalegindu gara hasieratik”.

Positiboki baloratu dute, izan ere, “zortzi aste (eta asteburu) daramatzagun arren eta taldekideok nekea gainean izan arren, motibaziorik ez dugu galdu”.

Aritz Aranburu Gorrotxategi ordezkariak adierazi digu “bereziki zoriondu nahi nituzkeela zaintza lanetan eta osasungintzan ibili diren pertsona guztiak eta gaiak dakarrelako MAKER komunitatea”.

Eskerrik asko ere “ekimen zoragarri hau martxan jartzeagatik, ilusioz, autoantolakuntza bikainez eta indar handiz. Nik uste inork espero gabeko erantzun fina eman dutela”. Eskerrik asko eta zorionak ekimenari!

    Iturria: mondragon.edu

    like0

    69 visualizaciones