'Arrasate Mozambikerekin' hitzaldiak programaren testigantzak emango ditu.
Mozambikeko programa bisitatua duten Oihana Arietaleanizbeaskoa, Mari Luz Tomé eta Andoni Uribeetxeberriak euren esperientziak konpartituko dituzte. Gainera, Txorbela Otxoteak musika jarriko dio ekitaldiari.
Kartela eta testua: Mundukide-Harreman / 2019ko abenduak 2, astelehena
Harreman eta Mundukidek hitzaldi bat antolatu dute elkarrekin Mozambiken garatzen ari diren programari buruz. Programa ia 20 urte bete ditu eta egun Mozambike iparraldeko Montepuez eta Niassa probintzietako 6 distritotara zabaldu da (Majune, Marrupa, Balama, Montepuez, Namuno eta Mandimba).
Herritarren bizi-baldintzak:
- Bizitza itxaropena: 55,7 urte
- Haur-hilkortasun tasa: 100‰
- Alfabetatze tasa: 55%
- Langabezia tasa: 92%
- Bizi-irauteko bitartekoa: Nekazaritza
- Nekazarien urteko errenta: Soldata minimoaren %30 (175 €)
- Giza garapenerako zerrendan azken 10 herrialdeen artean dago Mozambike.
Gaur egun, garapen sozioekonomikoa hobetzeko landutako programak dagoeneko 75.000 onuradun baino gehiago ditu. 2016an baino 20.000 pertsona gehiago, alegia. Aipatutako programa horri esker, halaber, aholkatutako teknika eta produktuen produkzioaren bitartez nekazaritzari esker lortutako ekoizpenak bikoiztu dira 2016tik hona, hain zuzen 4.000.000€ ingurutik 8.000.000€ baino gehiagotara.
Abenduak 10 ean Kulturaten egingo dugun hitzaldian, Andoni, Mari Luz eta Oihanak, abuztuan Mozambikeko programa bisitatu dute eta bertan bizi izandako esperientzia eta ikuspegia kontatuko digute.
Helburua
Programaren helburua, tokiko herritarrek errenta sortzeko duten gaitasuna handitzea da. Berdintasunean eta jasangarritasunean oinarritutako garapen ekonomikoa sustatuaz, bertako pertsonak ahalik eta autonomo eta burujabeen izan daitezen.
Programaren aktibidadeak
1) Nekazal garapena: Programak familia nekazaritza sustatzen du, hala dieta nola errentak hobetzeko. Horretarako, nekazaritza jarduerari urte guztian eusteko aukera ematen duten askotariko laboreak lantzea sustatzen du (bai garai euritsuan bai garai lehorrean). Azken urteotan, programaren babesean, nekazaritza teknika berriak sartu dira, batez ere sesamoaren, anakardoaren, baratzeko produktuen eta fruta arbolen sustapenean.
2) Ureztatze sistemak: Mozambiken euri garaiak lau hilabete irauten du. Uretapena funtsezkoa da urte guztian zehar produkzio jarduerari eutsi hal izateko.
3) Aholkulritza teknikoa (Nekazariz nekazari eredua): Jarduerak, nekazari familiak laguntzen ditu beraien garapenean, lanaren bitartez autonomoak eta burujabeak izan daitezen. Gure lanaren oinarria “nekazariz nekazari” laguntzan oinarritzen da. Honen bitartez, arroza, tipula, sesamoa, anakardoan esperientzia duten nekazariak, beste komunitate batzutara tokialdatzen dira familia hartzaileekin kanpaina osoa bizitzeko. Horrela, beraien esperientziatik kanpainako aldi guztietarako laborantza metodologiak erakusten dizkiete.
4) Erronkak
- Onuradunen zenbakia handitu, ureztatutako hektarea eta produkzioa handituz.
- Kultura berriak sustatu, familien nutrizioa hobetezeko.
- Bertako merkatarien sareaa sortu insumoak bermatzeko eta uzta saltzeko bideak errazteko.
- Teknologia berriak aprobetxatuz, urte guztirako lurra lantzeko ura bermatuta izateko.
- Nekazarien lana bermatu kanpotarren parte hartzea gutxituz.
Txorbela otxotea
Ekitaldiari bukaera emateko Txorbela otxotearen abestietaz gozatzeko aukera izango dugu, urtero bezala.
Iturria: mondraberri.com
83 visualizaciones