Keiretsu Forum-MONDRAGON lehen inbertsio-foro industriala.
Punta-puntako startup industrialak ezagutu nahi al dituzu? Datorren urriaren 24an, Keiretsu Forum-ekin elkarlanean, Keiretsu Forum-MONDRAGON lehen inbertsio-foro industriala antolatuko dugu.
Jardunaldia mahai-inguru batekin hasiko dugu, non inbertitzaile industrial ezberdinek inbertsioaren alorrean dituzten irizpideak eta eskarmentua partekatuko duten. Ostean, aurretiaz hautatutako enpresak eta startup-ak aurkeztuko dira, industriaren esparrukoak eta industriaren eta bere prozesuen alorretan aplikagarriak diren produktu eta teknologiak dituztenak.
Jardunaldiko programa:
- 15:30 – 15:45h. Erregistroa
- 15:45 – 16:00h. Ongi etorria eta Inbertsio-foroaren aurkezpena
- 16:00 – 16:45h. Mahai-ingurua “Inbertsioa industria- eta produktu-alorretako startup-etan, inbertitzaileen ikuspuntutik”
- 16:45 – 18:30h. Hautatutako 8 startup-en Inbertsio-foroa
- 18:30 – 19:00h. Networking
Etortzeko interesa izanez gero, ondorengo FORMULARIOAN eman dezakezu izena.
Jardunaldia Garaia Parke Teknologikoan izango da:
Goiru Kalea, 1
20500 Arrasate-Mondragon (Gipuzkoa)
Kokapena: https://goo.gl/maps/g98jfP6YqcZXV5ky7
Urriaren 24an Arrasaten espero zaitugu!
74 visualizaciones