Ekainaren 12an, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak, Aretxabaletako campusean.
Bilkura egingo da Aretxabaletako campusean eta hizlarien artean Kataluniatik etorritako hainbat ordezkari egongo dira, besteak beste, Jordi Coiduras eta Merichell Morera adituak.
Ekainaren 12an, asteazkena, “Irakaskuntza-eredu Duala Bigarren Hezkuntzako Masterrean” formazio-topaketak eskainiko du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak Aretxabaletako campusean. Goizeko 09:00etan hasiko den jardunaldia antolatuta dago DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Masterraren ekintzen barruan.
Topaketaren bigarren edizio honek irakaskuntza-eredu duala izango du ardatz, eta hari-mutur askotatik helduko dio gaiari: Dualeko ikasleen testigantzak, eskoletako tutoreen esperientziak eta unibertsitateko irakasle/ikertzaileen gogoetak. Gaia lantzeko, Euskal Herriko hainbat ordezkariz gain, parte hartuko dute jardunaldian Kataluniatik etorritako hurrengo protagonistek:
- Jordi Coiduras (Lleidako unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea).
- Meritxell Morera (Lleidako unibertsitateko irakaslea eta ikertzailea).
- Joan Pifarré (ikastetxeko tutorea).
- Dolors Sànchez (ikastetxeko tutorea).
- Gal.la Gassol (Dualeko ikaslea).
- M. Carme Peguera (Dualeko ikaslea).
EGITARAUA
- 09:00-10:45: Hezkuntza eraldaketa Bigarren Hezkuntzan.
- 10:45-11:15: Atsedena.
- 11:15-13:00: Tutoretza eredua Kataluniako esperientziarekin batera eraikiz. Universitat de LLeida.
- 13:00-14:00: Bigarren Hezkuntzaren erronkak gaur eta hemen.
Irakaskuntza Duala pil-pilean dagoen garai honetan, kontuan hartzekoa da Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak lortu duela, lehenengo aldiz Euskal Herrian, Unibasq-en Dual ziurtagiri ofiziala DBHn, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan Irakasle Gisa Aritzeko gaitzen duen Unibertsitate Master batean.
Iturria: mondragon.edu
91 visualizaciones