Health LSR proiektuan garatutako medikuntza-prototipo baten aurkezpena izango dugu maiatzaren 10ean, Polymer & Medical Applications zazpigarren edizioan.

Health-LSR proiektuaren helburuak medikuntza-prototipoen garapena eta sektore horretako enpresenganako transferentzia dira. Azken urteetan garatu diren 6 prototipoak Maiatzaren bukaeran Nafarroan izango den jardunaldian aurkeztuko dira.

Horren aurrerapen gisa, garatutako lehenengo prototipoa Leartikerren antolatu dugun “Polymers & Medical Applications” ekitaldian aurkeztuko da. Prototipo hori osasun arloan geroz eta garrantzitsuagoa den “Tissue Engineering” teknologiarekin erlazionatuta dago. Ekitaldian, Espainia mailan punta-puntakoak diren medikuntza-prototipoen enpresa eta zentru teknologikoak izango ditugu partaide. Besteak beste, Clinica Universitaria de Navarra-ko zelulen hazkuntzaren arduraduna den Enrique Andreu Doktorea.

Ekitaldiaren agenda ezagutu eta ekitaldian apuntatu ahal izateko, klikatu ondorengo estekan:

 https://bit.ly/2K9qyiT

Iturria: leartiker.com

 

 

like0

79 visualizaciones