Herrialde ahuletan malnutrizioa ekiditzeko EKONUT proiektuan parte hartu du Leartikerrek.
Leartikerrek EKONEK enpresarekin elkarlanean, Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutako EKONUT proiektuan parte hartu du; garapen-bidean dauden biztanleria urriko herrialdeentzat anoa nutrizionalak garatzeko janari-azpiproduktuen birbalorazioan, hain zuzen ere.
Bi erakundeek, janari-azpiproduktuetatik abiatuz, nutrizionalki egokitutako formulak garatu dituzte herrialde ahulenetan malnutrizioa ekiditzeko irtenbide nutrizionalak eskaintzeko asmoz.
Horretarako, alde batetik, garapen-bidean dauden herrialdeetan nutrizio arazoak dituzten biztanleriaren ikerketa sakon bat egin dute nutrizio beharrizan zehatzak ezagutzeko. Eta bestetik, mota honetako produktuak (RUTF; Ready to use terapeutic food, y RUSF; Ready to use suplementary food) erosten dituzten entitate eta erakundeek exijitzen dituzten betebeharrak ere aztertu dira.
Betebehar horrek kontutan hartuta, janari-azpiproduktu ezberdinetan oinarritutako hiru RUTF produktu diseinatu, formulatu eta garatu dira:
- Makailo-hezurrarekin sortutako RUTF
- MDM oilaskoarekin sortutako RUTF (MDM = mekanikoki berreskuratutako edo banatutako okela)
- Tilapiarekin sortutako RUTF (jatorri afrikarreko arraina)
Produktu hauei esker garapen-bidean dauden herrialde ezberdinek beraien baliabideetara egokitutako nutrizio-formulak sortzeko aukera izango dute, baliabide bakoitzaren soberakinak edo azpiproduktuak balioztatu eta RUTF/RUSF elikagai bihurtuz.
Iturria: leartiker.com
115 visualizaciones
