Amaitu da Kimu Berri ekimenak finantzatutako "enpresa gakela" lehiaketaren edizio berri bat.

10 taldek aurkeztu dituzte bart, Garaia Berrikuntza Gunean, Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak.
INC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastsuak aztertu dituzte eta horietako batzuek Debagoienean izango lituzketen aukeren berri eman dute.

Aurkezpen jardunaldi honekin eman zaio amaiera Gazela-enpresen lehiaketaren 2.edizioari. Guztira 56 ikasleek osatutako 12 taldek partehartu dute lehiaketan.

Honako talde eta lanak izan dira sarituak:
- 1.go saria: Tartalo taldea (Bizikleta elektrikoak)
- Accesitak:
    - Udala taldea (Autoan segurtasuna handitzen duten sistemen ekoizpena)
    - Null Pointer taldea (Garraio zerbitzuen monitorizazioa GPS bidez)
- Aurkezpen onenaren saria: MUGoierri taldea (Moldeak 3D inprimagailu bidez ekoiztea)




Ideia guztiekin datu base bat sortuko da eta eskuragai jarriko dira ekintzaile eta enpresa interesdunentzat.

 

Antolatzaileak:                                                                                                    Babeslea:

like0

118 visualizaciones