Leinn graduko hiru lan saritu dituzte Madrilen.
Mondragon Unibertsitateko Leinn graduko hiru lanek Global Student Entrepreneur Awards 2019 (GSEA) final nazionaleko lehen hiru postuak lortu dituzte. Hiru saridunak Mondragon Team Academy sareko Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza Graduko ekintzaileak dira.
Lehen postua
Bilboko LEINNeko Eduardo Fierroren KUVU proiektuak irabazi du lehen postua eta apirilean Txinan egingo den unibertsitateko ekintzaileen munduko finalean bere proiektua defendatzeko aukera izango du.
Bigarren postua
Bigarren postua Ana Casteloren Anmama Catering proiektuak lortu du. Elikadura orekatuaren eta iraunkorraren irizpideetan oinarritutako proiektua da.
Hirugarren postua
Adrian Gonzálezek lortu du hirugarren postua O-Lay enpresarekin. Erabat pertsonaliza daitekeen motor elektrikoa homologatzeko prozesuan dago O-Lay enpresa.
Iturria: goiena.eus
109 visualizaciones