Mondragon talentu ekosistema.
mondragon ekosistema bat da: Mondragon Unibertsitateak (MU), Lea Artibai eta Txorierri ikastetxe politeknikoak, 1.900 ikertzailetik gora dituzten 15 teknologia zentrok eta berrikuntza sustatzen duten sektore desberdineko kooperatibek osatutako ekosistema, alegia.
Jakina da egungo eta etorkizun hurbileko erronka handia dugula talentua erakartzea eta garatzea. Demografia kontuetan beherantz doan euskal gizarte honetan, teknologia eta negozio berrikuntzen abiadura handituz doa. Talentua kudeatzeko, kooperatiben indarra biderkatzeko eta Mondragon talentu ekosistema sendotzeko asmoz, abian dira hainbat egitasmo.
STEAM BOKAZIOA ETA GAITASUNAK SUSTATZEA Ingeleseko STEAM siglek zientzia, teknologia, ingeniaritza, humanitateak eta matematikak ba-tzen dituzte. Mondragonek sigla horien inguruan gure gazteen artean bokazioa eta gaitasun teknologikoak eta zientifikoak garatu nahian hainbat egitasmo bultzatzen dihardu. Horietako lehena 2019ko urtarrilaren 19an burutuko den MicroFLL MONDRAGON -INNOBASQUE lehiaketa izango da.
Lehiaketa honetan 10 eta 16 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte eta beraien egitekoa izango da Lego Mindstorm robot bat programatzea, proiektu zientifiko bat aurkeztea. Hori guztia sormena, elkarlana eta besteenganako errespetua landuz. Aurtengo lehen edizio honetan Euskadi osoko ikastetxeetako 20 taldek hartuko dute parte MUren Arrasateko Campusean. Egitasmoa Mondragon Unibertsitateak, ULMA Taldeak, Ikerlanek eta Ausolan Taldeak antolatu dute, Innobasqueren laguntzarekin.
MONDRAGON DUALA Orain dela 75 urte. Eskola Profesionala izan zen gaurko Mondragonen hazia, bertako ikasleekin sortu baitziren lehen kooperatibak. 1943 urteko eskola hori gaur egun Mondragon Unibertsitatea dugu. 1966 urtean, ikasleek lana eta ikasketak tarteka zitzaten eratu zen Alecop erreferntziazko kooperatiba. Gaurko hitzekin esan daiteke Mondragon dual izaerarekin jaio zela.
Eredu horrek onura asko ekarri ditu, besteak beste, enpresen behar teknologikoak eta ikastetxeen ikasketa programak gerturatu izana, ikasketetatik enplegura trantsizioa erraztea eta, urte askotan, enpresen talentu beharrak asetzea.
Gaur egun oso bestelakoa dugu egoera: demografia baxua eta eskari altua medio, alde batetik, unibertsitate eta lanbide eskolako enplegu zerbitzuetan profil teknikoa duten ikasleen %5ek baino gutxiagok eman du izena lan poltsaren batean eta, beste aldetik, azken urteko ikasleak erakar-tzeko praktikak eskaintzen dituzten enpresen %30 ikasle gabe geratzen ari da.
Ondorioz, dual eredua ikustarazteko eta sendotzeko asmoz, Mondragon Dual egitasmoa abiatu du Mondragonek. Alemaniako lan merkatu hiperlehiakorreko praktikak erreferentzia moduan hartuta, enpresen rol eraginkorra bultzatu nahi du Mondragonek kooperatibetara talentu gehiago erakartzeko.
Mondragon Dualen 2019rako lehen helburua da kooperatibetara 100 ikasle baino gehiago erakartzea MUko Master Duala egitera. Horretarako beka programa propioa eta talentua erakartzeko hainbat ekintza martxan jarriko dira.
Ezagutza esparruari dagokionez, egitasmoak ingeniaritzako profiletan jarri du fokua, MUren honako zazpi master hauetan: Energia eta elektronika potentzia, Enpresa berrikuntza eta proiektuen kudeaketa, Ingeniari-tza industriala, Produktu eta zerbi-tzuen diseinu estrategikoa, Teknologia biomedikoa, Robotika eta kontrol sistemak eta Datuen analisia, zibersegurtasuna eta eragiketan garapena masterra. Hurrengo urtetan lanbide heziketara eta unibertsitate mailako beste esparruetara zabalduko da Mondragon Dual programa.
MONDRAGON PeopleMondragon People webgunea, talentua erakar-tzeko oinarrizko plataforma digitala, 2018ko martxoan jarri zen martxan. Gizartearekin eta, batez ere, lan bila dabilen jendearekin erraz eta modu digitalean konektatzea ahalbidetzen du webguneak.
Alde batetik, Mondragonen nortasuna eta bertako kooperatiba batean lan egiteak duen diferentziala islatzen du. Bestalde, lan bila dabilen pertsonak webgunean izena emateko aukera du eta interesatzen zaizkion lan eskaintzen berri jasotzen du. Mondragonek, Euskadin enplegu gehien duen enpresa taldeak, bere lan eskaintzak argitaratzeko eratu duen kanala da Mondragon People. Izan ere, egun, 116 lan eskaintza daude plataforma honetan.
Kooperatiban langile gaituen bila dabiltza, lanbide heziketa zein unibertsitateko graduatu berriak edota esperientziadun profesionalak. Gainera, oso sektore eta kooperatiba desberdinetako lan eskaintzak proposa-tzeko ahalmena du Mondragon People-ek: zentro teknologikoak, makina erreminta edo automozio sistemen fabrikatzaileak, finantza eta banaketa sektoreak edo unibertsitatea, besteak beste.
ENPLEGAGARRITASUNA ETA ETENGABEKO HEZIKETATalentuaren esparruan Mondragoneko erronka nagusia da egungo 80.800 lankideen talentua garatzea eta berritzea. Alde batetik, digitalizazioak sektore guztietan du eragina eta negozioak eraldatzeko abiadura azkartzen ari da. Bestalde, hurrengo urteetan langileen batez besteko adinak gora egingo du, eta eten digitala saihestu nahi bada, trebetasun eta teknologia berriak ikasteko ahalmena handitu beharko da.
Ikasketa eta lanaldiaren arteko mugak hausteko beharra ikusi du Mondragonek. Indarrak biderkatzeak ekosistema osoaren inplikazioa behar du: ikasketa zentroek ikasle gazteak ez ezik, egun lanean ari direnak ere artatzea, batetik;bestetik, enpresek beraien birkualifikazio prozesuak azkartzea;eta, azkenik, pertsona bakoitzak rol eraginkorra hartzea bere enpleagarritasunean.
hoy, gi talent
Jornada sobre el talento. NOTICIAS DE GIPUZKOA, con el patrocinio de la Diputación de Gipuzkoa Laboral Kutxa y Corpoación Mondragon, y la colaboración de ie team, la Cámara de Gipuzkoa y Adegi, organiza hoy en el auditorio de la Fundación Orona, en Hernani una jornada sobre el talento.
9.00-9.30 horas. Recepción y entrega de documentación.
9.30-10.00 horas. Inauguración a cargo deEduardo Iribarren, director de NOTICIAS DE GIPUZKOA, y Markel Olano, diputado general de Gipuzkoa.
10.00-10.45 horas. Conferencia de Ane Agirre Romarate, socia fundadora de Vesper.
10.45-11.15 horas. Coffee break.
11.15-12.15 horas. Mesas redondas moderadas por Carlos EtxeberrI, corresponsal económico de NOTICIAS DE GIPUZKOA.
11.15-11.35 horas. Gi Talent Empresa, con Iñigo Ugarte, CEO de ie Team, eIñigo Larrea, responsable de gestión del talento de Corporación Mondragon.
11.35-11.55 horas. Gi Talent Formación, con Fernando Tapia, director de Desarrollo de Campus y Relaciones Externas del campus de Donostia de la UPV-EHU, e Ixaka Egurbide, director gerente de IMH.
11.55-12.15 horas. Gi Talent Promoción y Estímulo, con Garikoitz Agote, director general de Innovación de la Diputación de Gipuzkoa, y Mireia Azpiazu, responsable de programas de talento de Gipuzkoa Talent.
12.15-13.15 horas. Mesa redonda con todos los participantes.
13.15-14.30 horas. Lunch.
Iturria: noticiasdegipuzkoa.eus
142 visualizaciones