IBM-ek eta AIRBUS-ek beraien jardueraren garapenari buruzko eskarmentua jakitera emango dute Arrasaten garatuko den hitzaldi baten.

IBM-ek eta AIRBUS-ek beraien garapenari buruzko eskarmentua jakitera emango dute Arrasaten garatuko den hitzaldi baten.     

Hitzaldia 2019 urtarrilaren 17an izango da, 15:00etatik aurrera, LKS egoitzan (Arrasaten, Garaia Teknologia Parkean, alegia).

Jardunaldi honen xedea honako gai honetaz gogoeta egitea  da: Teknologi Berrikuntza nola baliatu enpresen lehiakortasunerako  baliabide gerta dadin.

ISEA Koop Elkartea da hitzaldiaren antolatzailea. Hitzaldiaren leloa "(I + G)-ko kudeaketa eraginkorraren erronka" da eta bere edukia ardatz hauen inguruan egitaratuko dira:

Garapen teknologikoa erronka Euskadin, Alaitz Landaluze Solaunen eskutik (Politika Zientzia, Teknologia zuzendaria eta Berrikuntza INNOBASQUE- Berrikuntzaren Euskal Agentzia).

Enpresen ikuspegia Garapen Teknologikoak lehiakortasunak duen eraginari buruz:

- IBM S.A-ren eredua, Elisa Martín Garijo, Berrikuntza eta Teknologiako zuzendaria denaren eskutik.

- AIRBUS –en eredua, Silvia Lazcano Urueñaren eskutik. ( National Corporate Technology Office).

“Enpresa eskubiaz jajoa” ekimenaren aurkezpena,  Mikel Orobengoa Ortubairen eskutik, ISEA Koop Elkarteko zuzendari nagusia dena.

Hitzaldian parte hartzeko izena eman behar da. Horretarako, arren, (943.772064)  telefonora deitu edo  mezu bat bidali honako helbide elektroniko honetara: morobengoa@iseamcc.net.

like0

65 visualizaciones